Amarauna
Begoña Egaña boluntarioa
Sarezko poltsa erabilgarriak egiten Lesbosko kanpalekuetako otorduetarako
Errefuxiatuen kanpalekuetan erabiltzen den plastikozko poltsa kantitate handiarekin kezkatuta itzuli da Begoña Lesbostik. Hori ekiditeko sarezko 1.500 poltsa josteari ekin diote hainbat boluntariok.
-
Sarezko poltsak egiten Lesboserako
24:07 min
ZAPOREAK elkartearekin lanean aritu da 3 astez Greziako Lesbos uhartean, han gerratik ihesi errefuxiatuta daudenei laguntzen. 'Sukaldean sartuta pasatzen genuen eguna' esan digu BEGOÑA EGAÑA boluntarioak… beharko!! 1.500 errefuxiaturentzat otorduak prestatzen ibili da bera ere. Eta han, Lesbosen, errefuxiatuen kanpalekuetan ikusitakoarekin oso hunkituta, barrenak mugituta itzuli da Euskal Herrira.