Amarauna
Larunbat honetan
Biarrizko atmosfera eta kirol giroa larunbateko Amaraunean
G7aren bilera egunean Lapurdiko hiria nola esnatu den neurtuko dute bertako biztanle eta langileekin. Oporretako itzulera aurreratu behar izan duten bidaiariek ere kontatuko dute esperientzia.
-
Gerdarmeak G7 Biarritz
'Amarauna'k Ana Iruretagoiena eta Jon Intxaurragaren solasaldian, kirolariek jasan behar izaten duten presio psikologikoa hartuko dute hizketarako gai 10:15etik aurrera, eliteko jokalariek nahiz amateurrek. Eta kirol kontuekin jarraituta, futbol derbietan 25 euroko sarrerak ipintzeaz zaleek duten iritzia ere jasoko dute (11:00).
Horrez gain, Bilboko Aste Nagusiko azken egunean sartu irtena egingo dute Xabi Aburruzagarekin.
Azkenik, Liher musikariaren doinu hautatuak ere emango dituzte goizean zehar.