Itxi

Amarauna

Amazonas

'Amazonasko suteen atzean interes ekonomiko eta politikoak daude'

AA|Euskadi Irratia

Amazonasko suteak itzaltzeko boluntario lanetan Bolivian izan dira Arabako zenbait suhiltzaile. Bizitakoa eta ikasitakoa azaldu digute.

  • Arabako suhiltzaileak Bolivian

    Arabako suhiltzaileak Bolivian. Amazoniako suteak itzaltzeko lanetan aritu dira aste betez.

    22:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtarriletik laurogei mila sute baino gehiago izan dira Amazonasen. Kiskalita oihana, kiskalita bertan bizi diren animaliak eta bertako jendea bizirauten. Berdea, beltz. Arabako zenbait suhiltzaile errealitate gordin horren lekuko izan dira, Bolivia hego-ekialdean itzaltze lanetan boluntario.

Horietako bat, Roberto Ogueta: "Aihotza eskuan genuela, bidea zabaldu. Gauez, tenperatura altuak eta gure lan baldintzak hobeak izateko lan egiten genuen". Argi du, "ereketa kontrolatuak baimenduak daude herrialdean, baina, lehortea dela eta kontrolagaitzak dira eta sua azkar zabaltzen da. Gainera, Txinarekin dituzten konpromisoak asebetetzeko garbiketak egiten dituzte. Herritarrek egoera ulertzen dute, baina, ez dute ekonomia suspertzeko beste biderik". Ibai Navidad, bere lagun eta lankidearen hitzetan, "ez dute hemengo baliabideak eta baldin badaude ezin dituzte erabili interes ekonomikoak daudelako atzean".

Ipar Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundearen kide dira Euskal Herritik Boliviara joan diren gehienak. Mikel Mardones, bestalde, Arabako Foru Aldundiko suhiltzailea da: "Hango landaretza oso ezberdina da, guk hemen ez dugu zuhaitz tropikalik". Behar zuten informazio eta oinarrizko ezagutza bertan bizi direnen eskutik lortu dute. Orain, lekukoa pasako diete beste talde euskaldun bati.