Amarauna
Udazkeneko kontserbak
Udazkenean etxeko kontserbak egitea denbora inbertitzeko modu bat da
Gurasoetatik haurrenganako transmisioa izan liteke. Kontserbarako teknikak ugari dira eta Dani Lasak aipatu dizkigu batzu-batzuk: gatza, olioa, azukrea...sagar, piper, piku, tomateak kontserbatzeko.
-
Fruituak potoetan kontserbatzeko
18:39 min
Udazkenean uzta biltzeko garai betean gaude eta oraintxe da garaia negurako elikagaiak kontserban jartzeko.
Kontserbak egiteko teknika asko daude: azukrea, olioa, ozpina, kea, maria bainuan egostea... bakoitzak dituen alde onak eta eskasak aipatu ditu Dani Lasak Amaraunean.
Baina funtsean dagoena zera da: elikagaiak txartuko ez dituen bakterioak akabatzea teknika desberdinen bidez.