Publizitatea
Itxi

2019/10/05

14:11

Amarauna

'Behatoki'ko zuzendaria

'Euskararen lurralde osoan dugu babes juridiko falta'

Euskararen Legeak justizia, berdintasun eta kohesio falta duela uste du Gaubekak, eta Nafarroako Gobernuak helegitea jarri behar liokeela lan deialditan euskara meritu gisa hartzearen aurkako epaiari.

  • Agurne Gaubeka

    Agurne Gaubeka

    17:55 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Agurne Gaubeka Erauskinek (Bermeo, 1984) hartu du Garbiñe Petriati Ijurraren lekukoa Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaritzan. Erakunde horren zereginetaz, eta berak dakartzan asmo berriez aritu da Gaubeka, baina gaurkotasunaz ere eman du bere iritzia 'Amarauna' saioan. Legediaren ezaugarriak eta herritarren kontzientziazioa lekuan-lekuan aldatu arren, oro har, euskaldunon hizkuntz eskubideak ez daudela behar bezala zainduta uste du: "Euskararen lurralde osoan dugu babes juridiko falta".

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lan deialditan euskara meritu gisa hartzearen aurkako epaiaz berriz esan du, euskararen dekretuak berez dituen ahulguneak eta zirrikituak baliatu dituztela magistratuek, eta herritarren eskubideak bermatzea nahi badu Maria Chiviteren gobernuak helegitea jarri beharko liokeela erabaki horri, lehendabiziko pauso gisara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;