Itxi

Amarauna

Enologia

Euskal ardogileak Trump-ek ezarri nahi dituen muga zergei so

Mikel Garaizabal enologoa, Xabier Urruzola txakolingilea, eta Aitor Iñarra Kaliforniako berriemailea, zerga erantsiek Euskal Herriko eta Estatu Batuetako ardogintzari eragin diezaikeen kalteaz.

  • Mahasti bat udazkenean, Tolono inguruan

    Mahasti bat udazkenean, Tolono inguruan

    31:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mahats bilketa amaitzen ari den honetan ardogileek badute uztaz gain beste kezka bat: AEBek Europan ekoizten dituzten 1.500 nekazaritza produktu ingururi jarriko dizkien muga zerga berriak. Etxe Zuriak % 25eko zerga ezartzeko asmoa du urriaren 18an hasita.

Mikel Garaizabalek dioenez Estatu Batuetatik egindako hainbat eskari bertan behera utzi dituzte azken egunotan, eta Atlantikoaren alde bietan zerga gerra zertan amaituko den zain-zain daude. Xabier Urruzola txakolingilea da, Alkizan ditu mahastiak eta upategia, eta AEB dira atzerrian duen merkatu nagusia. Muga zergen auzia nola bukatzen den jakin arte erabaki erradikalik ez dela hartu behar uste du; eta, azkenean, ondorioak ez direla hain larriak izango ere sumatzen du. Aitor Iñarrak ondo ezagutzen ditu Kaliforniako Sonoma eta Napa eskualde ardogileak eta bertako upategietan ere zerga erantsien aurka daudela kontatu du.

Mahai inguruan bildutakoak berrikuntzan inbertitzeko beharraz ari zirela, laugarren goonbidatua batu zaie: Oiharte etxeko Aritz Eguren. Oihartekoek sagardo lata merkaturatuko dute, aurki eta xehetasunak eman ditu Egurenek.