Itxi

Amarauna

Elikadura eta planeta

Dani Lasa: 'Dietaren trantsiziora goaz, inolako zalantzarik gabe'

Trantsizio energetikoaz hitz egiten den bezala, laster hitz egingo dugu dietaren trantsizioaz. Hori baieztatu digu Dani Lasa gastronomia-adituak, elikadurak planetaren osasunean duen eraginaz ari dela

  • Era askotako barazkiak

    Era askotako barazkiak

    17:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elikagaiek, gure osasunean eta planetarenean duten eraginaz aritu gara Dani Lasa gastronomia aditu eta sukaldariarekin. Ekoizten den janariaren herena alferrik galtzen da, behar baino elikagai gehiago ekoizten da eta ekoizpen horretan planetak behar duen ur, lurrazal, eta oihanen zati handi bat erabiltzen da. Gizakiok gure elikatzeko daukagun beharretik planetaren osasunari nola eragiten dion, horretaz zenbateraino jabetzen garen eta horrek zenbat arduratzen gaitun aztertu dugu Dani Lasarekin egindako solasaldian.