Amarauna
Hiesaren aurkako eguna
Beltzetik egungo grisera: gaitza kronikoa da baina estigma gainditzeke dago
Joseba Errekalde "Harri Beltza" elkarteko presidenteak eta Oskar Epelde lankideak GIBdunen egungo egoeraz hitz egin digute.
-
Joseba Rekalde, "Harri Beltza" elkarteko presidentea
28:11 min
30 urtetik gora dira abenduaren lehena Hiesaren aurkako egun gisa izendatu zutela. "Harri Beltza" mugimenduak ia beste horrenbeste urte, 25 daramatza GIB-dun pertsonei laguntzeko lanean. Infekzioa duten pertsona gehienak Afrikan bizi dira. Keniako hiriburutik Nairobitik hango egoeraren berri eman digu Oskar Epeldek.