Amarauna
40 urtekin maldan behera
'40 urte eta aldapan behera niek' bakarrizketarekin 40 emanaldi 'Txiki'k
Ion Martinez 'Txiki'k supositorioen belaunaldiaren erretratua egin digu, roibos tea hartuz. 'Birritan bortxatua' antzerki obra prestatzen ere ari da Saioa Royorekin datorren urterako .
-
Ion Martinez Txiki aktorea Amarauna saioan Euskadi Irratiko estudio nagusian Nagore Telleriarekin
14:07 min
Herriz herri dabil Ion Martinez 'Txiki' '40 urte eta aldapan behera niek' bakarrizketarekin. Herenegun Basaurin, datorren astean berriz Otxagabian eta urtea bukatu aurretik Azpeitian eskeiniko du emanaldia. Marradun kamisetak eta bonberrak jazten zituen belaunaldikoa da bera, orain lagun batekin geratu eta pastelerian infusioa hartzea ospakizuntzat hartzen dutenen ordezkaria. Bere belaunaldiari egiten dio barre bakarrizketa eta elkarrizketan ere eskaini dizkigu umorezko pasarte batzuk. 40 urtekoez ari da, nahiz eta berak oraindik 39 dituen.
Datorren urterako berriz oso bestelako antzerki lana prestatzen dabil burubelarri Saioa Royorekin. 'Bitan bortxatua' obran Nagore da protagonista. Bortxatu egingo dute Nagore eta bigarrenez epaiketan bortxatuko dute erantzun behar dituen galderekin. Lan mamitsua otsailean estreinatuko dute Donostian.