Publizitatea
Itxi

2019/12/21

12:22

Amarauna

Pablo Ibar auzia

Candido Ibar: "Oraingoan askatuko zutela sinetsita nengoen, latza izan da"

Noiz ez daki baina Pablo, semea, libre aterako den konbentzimenduari eusten dio Candido Ibarrek. Euskal Herrira itzuli da denboraldi baterako; "alde egin beharra nuen, zoratuko ez banintzen".

  • Candido Ibar, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan

    Candido Ibar, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan

    25:30 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mende laurden darama preso Pablo Ibarrek. Hiru lagun hiltzeagatik epaitu dute, lau aldiz. Aurten, urtarrilean, errudun jo zuten laugarrenez. Eta maiatzean heriotza zigorra kendu eta bizi osoko kartzela ezarri zioten. Kolpe oso gogorra izan da haren sen¡de eta lagunentzat. Candido Ibarrek semearekin Euskal Herrira itzuli eta "futbol estadioren batean behi bat edo txahal bat errez, festa handi bat egiteko idea" zerabilen buruan. Ziur zegoen oraingoan aske geratuko zela, "hala behar duelako" bere esanetan. Eta "hala gertatuko zelako epaile inpartzial bat eduki" izan balute. Buruko kezkak arindu eta deskantsua hartzeko itzuli da Euskal Herrira, baina borrokan segitzeko erabakimena du. Apelazioa prestatzeko asmoa dute.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena