Amarauna
Ezbeharra
Larralde Borda baserriko teilatua eraman du haizeak
Ezbeharra pasa den ostegun gauean gertatu zen bizilagunak lo zeudela; Jose Antonio Arriada baserriko semeak kontatu digu gertatutakoa
-
Amaraun bat ikusi daiteke eta gainean idatzita Amarauna, Euskadi Irratia
10:06 min
Pasa den ostegun gauean, abenduaren 19an, Baztango Arizkun herrian haizeak 200 kilometro orduko abiadura baino handiagoa harrapatu zuen eta ondorioz urtebete eskas zuen Larralde Borda baserriko teilatua hegan atera zen. Ezbeharra bizilagunak lo zeudela gertatu zen, tartean Amaraunean izan dugun Jose Antonio Arriada. Entzun berak kontatutakoak.