Itxi

Amarauna

Londres-Brusela

Meghan eta Harryren lanerako nahiak eta Belgikako armadaren tamaina arazoak

Maider Lacallek Erresuma Batuko Errege familia astindu duen erabakiaz hitz egin digu eta Mikel Rotaetxek Belgikako armadak azken aldian izan dituen ezustekoak azaldu dizkigu

  • Meghan eta Harry

    Meghan eta Harry

    30:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elisabet II.aren bilobak eta haren emazteak ez dute Errege familiari erabat loturik jarraitu nahi. Asmo hori azaldu ondotik sortutako ika-mikaz aritu gara Maider Lacalle Londresko gure berriemailearekin. Mikel Rotaetxek berriz, Belgikako armadak izandako arazoez hitz egin digu Bruselatik. Ibilgailu blindatu batzuk konpondu ondotik, soldadu asko ez direla kabitzen jabetu dira. Hori gutxi ez eta duela 10 urte erositako tankeen kontrako hainbat ibilgailuk ez dutela munizioarentzat behar adina leku ohartu dira.