Amarauna
Kaleratzeak Stop
Etxebizitza eskubidearen alde, martxoaren 28ra begira
Etxegabetzeen kontrako Europa osoko elkarteek Euskal Herria izan dute topaleku egunotan, etxebizitza eskubidearen alde ekintza koalizioa saretzea erronka hartuta.
-
Etxeak jendearentzat, ez onurarako
17:06 min
Kike Riaño Hernaniko Kaleratzeak Stop plataformako kideak azaldu dizkigu aldarrikapen nagusiak: alternatibarik gabe inor kalean ez geratzea, etxe hutsak merkaturatzeko zergak igotzea, turistifikazioarekin amaitzea... Martxoaren 28a ekintza eguna izendatu dute Europa osoan, etxebizitza eskubidearen alde.