Itxi

Amarauna

Orgasmo arrakalaz gogoeta

"Orgasmo arrakala" aztergai, debekuen gainetik

Patriarkatua ohean: Bikotekide heterosexualen artean orgasmoen arrakala % 30ekoa da Paola Damonti, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlariaren arabera. Bere hitzaldia bertan behera utzi du udalak

  • Hormairudi baten argazkia. Emakume bat ikusten da orgasmo hitza alboan

    Hormairudi baten argazkia. Emakume gazte bat, orgasmo hitza paretean idatzita alboan duela

    13:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeen eta gizonezkoen plazerari buruz hitz egiteko gonbidatu zuten Iruñeko Emakumeen Etxera Paola Damonti. Udalak ordea, hitzaldia bertan behara uztea erabaki du azken unean eta debekuak arrabotsa sortu du. Azkenean Katakraken egingo du Damontik hitzaldia datorren ostiralean patriarkatuak sexuen duen eraginaz gogoeta egiteko.

Bikote heterosexualetan arrakala % 30ekoa da, baina bikote homosexualeetako kideen artean ordea, ez dago alderik Damontiren esanetan. Gizarte ekintza eta ongizatean doktorearen hitzaldia abiapuntu hartuta, Ana Iruretagoienak, Klitto aldizkari digitalaren sustatzaileak eta Jon Intxaurraga kazetariak heldu diote sexu heziketaren eta heziketa ezaren gaiari. Pornhub atariak, iazko datuei buruzko txostena ere eman du eta mundu mailan, pornografia kontsumitzen dutenen artean joera argia da, eduki amateurrak eskatzen dituela jendeak. Iazko balantzea ere aztertu dute Amaraunean.