Itxi

Amarauna

Migratzaileak

Norbaitek erreskatatzeko zain, bidean itota ez hiltzeko

Aita Mari ontzia berriz ere Mediterraneoko uretan da, bizimodu hobe baten bila Europara iritsi nahi duten migratzaileei laguntzeko asmoz. Azaroan ontzian izan zen Josu Beitia.

  • Migratzaile talde bat, Aita Mari erreskate ontzian

    Migratzaile talde bat, Aita Mari erreskate ontzian

    28:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mediku erretiratua da Josu Beitia eta kasualitatez jaso zuen Aita Mariko eskifaian joateko eskaintza. Ez zuen zalantzarik izan. Kontatu digu Libian itsasoratuta 300 kilometro egin behar izaten dituztela migratzaileek baldintza oso gogorretan, baina askotan 20 kilometro bakarrik egiteko erregaia izaten dutela ontziek. Beraz, norbaitek erreskatatzea da duten itxaropen bakarra. Libian bertan bizi duten egoera infernuarekin parekatu digu, eta hara iristeko beraien herrialdeetatik ihesi basamortuan barrena egin beharreko kilometroak eta kilometroak ez dira askoz ere gozoagoak. 

Europara iristea lortzen dutenek, Zaporeak bezalako elkarteen laguntza funtsezkoa dute. Lesbosetik hitz egin digu Malen Garmendiak. Han 1.000 gizon emakume baino gehiagori banatzen diete jatekoa egunero.