Itxi

Amarauna

Amuge Emakume ijitoak

Noemi Amaya eta Cinthya Claverie, Euskadiko emakume ijitoen Amuge elkarteaz

Ikasleak dira, Otxarkoagakoak, eta beste nerabeen makulu ari dira ikasketak utzi ez ditzaten. Aurreiritziez eta integrazioaz egin digute gogoeta, eta aitortu, egunero sentitzen direla "susmagarri".

  • Noemí Amaya eta Cinthya Claverie, Amuge, Euskadiko emakume ijitoen elkarteko kideak Euskadi Irratian

    Noemi Amaya eta Cinthya Claveria, Amuge, Euskadiko emakume ijitoen elkarteko kideak Euskadi Irratian

    26:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogeita hamaika urte ditu Noemík, hogei Cinthyak. Biak lanbide heziketan ari dira ikasten, gizarte integrazioa bata, medikuntza nuklearra bestea. Aldi berean, beste gazte ijitoen bidelagun ere badira. Eskola porrotari aurre egiteko programaren barruan ari da ikastetxeetan Noemi eta Cinthya berriz neska gazteen aisialdiko begirale. Zubiarteko merkatalgunean hamahiru urteko neska taldearekin  zinera joan eta zaintzailea segika nola ibili zuten kontatu digu Cinthyak. Noemik berriz, igerilekuan gertatutakoa kontatu digu, etengabe bigilatzen zituztela gaizkileak balira bezala eta jasan ezinda, azkenean alde egin zutela.

Amuge Euskadiko emakume ijitoen elkarteko kideak dira Noemí Amaya eta Cinthya Claverie.

Integrazioaz ere egin digute gogoeta. Integrazioak beren kulturari uko egitea esan nahi baldin badu, hori ez dela eredu ona uste dute, kultura hegemonikoaren zapalkuntza esan nahi duelako. Ijito herriaren bazterketa historikoaz ere hitz egin digute. Bi urteko lanaren ondoren, Euskadiko emakume ijitoen historia kontatzen duen liburua kaleratu du oraintxe Amugek. Noemiren amama da bertan agertzen den emakumeetako bat, 50eko hamarkadan Otxarkoagara bizitzera joandako hainbeste familietako bateko kidea. Hiru belaunaldiren bizitzak erakusten ditu kontakizunak. Noemiren amamak, 7 seme alaba izan zituen, ez zuen ikasketarik. Berak 31 urte ditu, ez du ezkontzeko batere intentziorik eta garbi du ikasketak amaituko dituela. Ahalduntzearen garrantzia eta jabetze eskola ematen ari den emaitza txalotu ditu. Aldi berean, ijitoen artean elikadura zaintzeko martxan jarri duten programaz ere galdetu diegu. Cinthyaren amak egin du ikastaroa, eta orain beste era batera sukaldatzen duela kontatu digu.