Amarauna
Covid-19
"Kasuen % 80 baino gehiagotan sintomak arinak dira"
Amaia Mayor SATSE sindikatuko Bizkaiko idazkariak azaldu digu kasu susmagarrien aurrean erizainak zein lan egiten ari diren. Miren Basaras mikrobiologoak birusaren inguruko argibideak eman dizkigu.
-
Koronabirusa
Kutsakortasun maila ez dela oso altua azaldu digu mikrobiologoak. SATSE sindikatuko idazkariak aldiz, erizainen jarduna zein den kontatu digu. Araban eta Bizkaian etxeko ospitalizazioko mediku eta erizainak dira ustez gaitzak erasanda dagoen pertsonaren etxera doazenak. Gipuzkoan berriz, infekzioso saileko erizainena da ardura hori.