Amarauna
Koronabirusaz
"Zaila da lasai egotea,'protokolo' eta 'isolamendua' tartean sartzen direnean"
"Beldurra jaiotzetikakoa da baina neurriz kanpoko beldurrak erabaki okerrak hartzera eraman gaitzake". Hori gertatzen da koronabirusarekin, Izar Arregi psikologoaren arabera.
-
Andre-gizonak isolamendu trajeak jantzita
15:55 min
Koronabirusarekin gertatzen ari denak hausnarketa egitera eraman du Izar Arregi eta konturatu da, neurri batean, gaur egungo gizartean gertatzen ari denaren isla ere badela koronabirusaren ondoriozko isolamendua: jende asko bakarturik bizi da, pantailei begira, giza-harreman gutxirekin. Eta isolamendua eramatea zaila da. Psikologikoki indartsuenak ere, isolatuta badago, laugarren egunerako aluzinazioak izango ditu.