Amarauna
Martxoak 8
Bilboko bihotzetik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren goizeko giroa
Irakasle bat, fabrikako jostun bat, psikiatriako erizain bat, kantari bat, zaharren egoitzako langile bat, eguneko zentouko beste bat, sindikalista bat eta bi ekintzaile gazte, martxoaren 8ari begira.
-
2020ko martxoaren 8ko mobilizazioak Bilbon
22:28 min
Kari Estala, Maria Juana Ugalde, Begoña Urrutia, Patxika Erramuzpe, Eva Luis, Miren Rivera eta Aintzane Orbegozoren esanak bildu ditugu martxoaren 8ko programa abiatzeko. Eta gero Bilboko Zazpi Kaleetara jo dute. Izan ere Bilbo Feminista Saretzen mugimenduko bi kiderekin hitzordua jarria zuten: Marta eta Maddirekin. Biek asteak daramatzate beste ehunka "ahizpekin" egun handiko mobilizazioak prestatzen, buru-belarri. San Inazio, Deustu, Arangoiti, Alde Zaharra eta Santutxu auzoek Emakume Langilearen Nazioarteko egunean ere ekintza mordoa antolatu dituzte, mugimendu feministak deitutako ekintzekin bat egiteko. Besteak beste auzo gosariak, kazeroladak eta mobilizazio nagusietara hurbiltzeko zutabeak egingo dituzte. Aldarrikapen nagusietako bat: Bilbon Emakumeen Etxe bat sortzea.