Itxi

Amarauna

KORONABIRUSA

Pandemiak katzelatan eragin duen egoeraz, Oihana Jauregi eta Julen Guaresti

Frantzia eta Espainiako kartzeletako isolamenduaren gogortzeak ezinegona eragin du presoen eta beren senideen artean. Espetxeak berez arriskugune direla eta COVID19ak egoera laztu duela salatu dute.

  • Kartzela baten patioa

    Kartzela baten patioa

    21:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusa dela eta espetxeetan ere ezarri dituzte ezohiko neurriak eta horietan dauzkatenen bizi baldintzak lehenaz gain gogortu dituzte. Neurririk-eta gogorrena, ziegan daudenekiko, kanpoko sarrerak bertan behera utzi dituztela; bisitarik gabe geratu dira. Oihana Jauregik bikotekidea Herrera de la Mancha-ko kartzelan du preso. Hara joan ohi da hilero beren bi haurrak hartuta. Hil honetako bisita eta datorren hilekoa galdu dituela eta bikotekidea aurrez aurre berriz noiz ikusiko duen ez dakiela dago. Gainea Herreran zaintza lanetan aritzen diren goardia zibilen artean gaitza zabaldu da: agente bat hil da, beste bat ospitalean dago eta beste bost etxean koarentenan.

Presoen aldeko Salhaketa elkarteko Julen Guarestik gaixo dauden presoak eta 70 urte baino gehiago dituztenak berehala askatzea esijitu du. Osasun arreta osasun larrialdia iritsi aurretik ere oso txarra dela azpimarratu du. Espainian 50.000 preso baino gehiago daudela eta horiek artatzeko 285 sendagile eta sei sikiatra baino ez direla ari. Eta Iruñeko kartzelan, adibidez, hiru aste barrena daramatela medikurik gabe.