Amarauna
KORONABIRUSA
3D inprimagailutan arnasgailuak eta aurpegi-babesak ekoizteko ahaleginean ari dira
Ibai Zabaleta Hiriklabs laborategiko koordinatzaileak azaldu digu nola saretu den boluntario taldea. Ia 1200 lagun ari dira, eta dagoeneko aurpegi-babesen 100 euskarri eraman dituzte Txagorritxura.
-
Hirikilabs laborategia
12:30 min
Osasungintzako profesionalek beren segurtasunerako babes-jantzien premia gorria salatu dute. Arnasgailuak ere falta omen dira, datorren gaixo oldeari aurre egiteko. Eta falta diren horiek 3D inprimagailuekin ekoizten hasi dira ekintzaileak han eta hemen. 200en bat inprimagailu dituzte martxan Araban Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik. Ez da lan samurra, baina di-da batean antolatu dute ekimena. Hirikilabseko Ibai Zabaletak larrialdi honetan laguntzeko sortu duten sarearen nondik norakoak azaldu ditu. Eta teknologia burujabetzak duen garrantziaz gogoeta eginaraziko digula ere iragarri du.