Amarauna
Psikologoak isolamenduaz
Errutinari eustea eta exigentzia malgutzea gomendatzen dute psiologoek isolamendurako
Izar Arregi psikologoak azpimarratu du hori. Uxue Doñate ere psikologoa, boluntario sarea osatu dute jendearen kezkei erantzuteko. Kontsultarik gehien haurrentzako jarribideak, antsietatea, erasoak...
-
Belaunaldi desberdinen eskuak gurutzaturik
23:35 min
Izar Arregi psikologoak azpimarratu du inportantea dela itxialdi honetan errutinari segitzea: jaiki, dutxatu, jantzi, gosaldu eta lanari ekin. Kirol saioa ere egunero eta guraso eta seme-alaben arteko tira birak lasaitzeko, exijentza maila jeitsi. Garai hobeak etorriko direla ahaztu gabe.
Uxue Doñatek psikologoek euren iniziatibaz sortu duten sareaz hitz egin du. Sortu berria den arren, dei asko jaso dituzte, bereziki haurrentzako jarraibideak eskatuz, bakarrik bizi direnak laguntza eske, antsietate krisiengatiko deiak eta hasi dira ikusten dagoeneko, familia arazo handiak, erasoak tartean.