Itxi

Amarauna

Zestoako San Joan egoiza

Zaharrak eta langileak, elkar hartuta eta blindatuta, Zestoako San Joan egoitzan

EUSKADI IRRATIA | AMARAUNA

Klarita Sagarnak 91 urte ditu, Joxe Mari Uriak 83. Biek eman digute langileek bihar hasiko duten itxialdiaren berri. Zaintzaileak zaharrak babesten gorputz eta arima ari direla diote, esker onez.

  • Klarita Sagarna eta Joxe Mari Uria San Egoitza aurrean maskara jantzita koronabirusa dela eta.

    Klarita Sagarna eta Joxe Mari Uria San egoitza atarian maskara jantzita, koronabirusa dela eta

    25:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamabost eguneko erabateko itxialdia egingo dute bihartik aurrera Zestoako San Joan egoitzan, Zestoan. Joseba Illarramendi zuzendariak azaldu du langileen prestutasunari esker egingo dutela konfinamendua egoitzako adinekoak babesteko eta birusari zirrikiturik ez uzteko. Adineko 36 lagun bi dira egoitzan, beste 7 pisu tutelatuetan. Eguneko zentroa itxita dagoenez, han jarri dituzte langileentzako lo egiteko tokia eta egongela. Hamabi langilek han pasako dute astebete eta ondoren beste hamabik hartuko diete lekua.

Klarita Sagarnak miresmenez hitzegin du beren zaintzaileak egiten ari diren ahaleginaz. Azken asteetan hirunaka jarrita daude bazkalorduetan, jangelan jenderik ez pilatzeko eta muturreko neurriak hartu dituzte egoitzan. Badaki horrek lan eskerka dakarkiela langileei. Berari, maskara erabiltzea ez zaio erosoa egiten, baina egoera gogor honetan ahal den guztia egin beharra dagoela garbi du.

Joxe Mari Uriak azaldu digu nola desinfektatu duten aste honetan suhiltzaileek egoitza. Ikusgarria izan da operazioa, trepetak eta babesneurriak direla eta. Joxe Marik egunero irakurtzen du egunkaria. Koronabirusak gaitzaren datuen artean, baikorra azpimarratu du berak, ospitaletik etxera bidali dituztenena. Itxaropenari eutsi egin behar zaio, bere esanetan.

Zuzendariak trikitia joz alaitzen ditu egoilirrak eta orain ere pronto du instrumentua. Joan den abenduan egoitzako zaharrek. langileek eta eskolako umeek elkarrekin Lau Teilatu kantatu zutenekoa entzun eta gogoratuz amaitu dugu Amaraunetik egin diegun bisita telefonikoa.