Itxi

Amarauna

Erosketak COVID 19 aroan

Vermoutha eta legamia freskoa erosten ditu jendeak, eta garagardoa ere bai

Agurtzane Rubiera Pelissierrek halaxe esan digu Bermeoko Eroskitik. Etxean egiten du jendeak "pintxopotea" eta postre goxoak ere bai. Krispetak eta buruko tintea ere aidean saltzen dituzte.

  • Vermoutha salduena

    Vermoutha salduena

    7:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxialdia aurrera doan heinean erosketako ohiturak aldatzen goaz. Hasieran, produktu freskoak eta haurrentzako produktuak gailentzen ziren. Gaur egun, horiek apaldu egin dira eta batez ere, alkoholdun edariak erosten ditu jendeak; batez ere vermoutha eta garagardoa. Krispeta, patata frijitu, oliba .... litxarreriak ere asko saltzen dituzte Bermeoko Askatsun bidean den Eroskin.