Amarauna
''DIGIATALA''
Sherpa.Ai konpainia adimen artifiziala erabiliz ari da Osakidetzari laguntzen
Xabier Uribe-Etxebarria konpainiako sortzaile eta zuzendariak azaldu du auzolan altruistan ari direla: "Bakoitzak bere arloan duen jakinduratik eman behar dio herriari larrialditik irteteko".
-
Xabier Uribe-Etxebarria
17:37 min



Astebeteko aurrerapenaz Zainketa Intentsiboetako Unitateetan zer beharrizan izango diren "zehaztasun handiz" aurreikusteko teknologia garatu du Sherpa.Ai konpainiak, eta Eusko Jaurlaritzaren esku jarri dute.
Egoitza nagusia Erandion duen konpainia, mundu mailan onenen pare dabil adimen artifizialari dagokionean. Berriki, Johana Hoffman eta Tom Gruber fitxatu ditu Sherpa.Ai-k. Hoffman Steve Jobsen kolaboratzaile gertukoena izan zen Apple sortu zutenetik. Tom Gruber, berriz, SIRI laguntzaile adimentsuaren sortzailea da.
Xabier Uribe-Etxebarria Sherpa.Ai konpainiako sortzaile eta zuzendari exekutibo algortarrak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu Euskadi Irratiako Amarauna saioan.