Itxi

Amarauna

Zumeta Zergatik Panpox

Zumetak "Zergatik panpox" liburuari egindako azal argitaragabea zintzilik horman.

Arantxa Urretabizkaiak kontatu du 1979an eleberria kaleratu zenean editoreak aukeratu ziola portada eta berak ez zuela jakin Zumetak irudia egina zionik, harik eta Zumetak berak esan zion arte.

  • Zergatik panpox liburuari Jose Luis Zumetak egindako azal argitaratu gabea

    Zergatik panpox eleberriari Jose Luis Zumetak egindako margolan argitaragabea Urretabizkaiaren etxea

    4:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gauez tabernan hurbildu zitzaion Jose Luis Zumeta margolaria Arantxa Urretabizkaiari liburua argitaratu eta urtebetera edo eta kontatu nola berak egina zion azala Zergatik panpox nobelari, Urretabizkaiaren aurrenengo lanari. Hordago argitaletxekoei gustatu ez eta beste azal bar jarri zioten, azpi urdina, emakume bat besoekin belaunak besarkatuta, pentsakor azaltzen zena. Zumetarenean berriz, emakumea biluzik agertzen zen zaldi zuri baten gainean. Inguruan zituen haurra, tanpaxa, plantxa eta erlojua. Ausartegia irudituko zitzaiela uste du Arantxak. Berari ez zioten kontatu azal hura bazenik ere. Gainera, ez Zumetak eta ez Urretabizkaiak, ez zuten lan hura kobratu. Zumetak Arantxari aitortu zion, aukeran, nahiago zuela bere margolana Arantxak berak izatea eta ez argitaletxeak. Idazleak behar zuen adorea bildu eta joan zen editorearenga egile eskubideak eta koadroak eskatzera. Ez zuen sosik jaso, baina Zumetaren koadroa eraman zuen etxera eta bulegoko horman dauka zintzilikatuta.