Amarauna
Paleoekologia
"Iraganeko klima aldaketak irakurtzen ditugu izotzetan, etorkizunari igertzeko"
Maria Leunda paleoekologoak Pirinioko izotz-leize batean jasotako polen eta makrofosilen ikerketa gidatu du. Beren lanaren berri emanaz idatzitako artikulua saritu egin dute Erresuma Batuan.
-
Maria Leunda paleokologoa, izotz-leize batean
19:29 min
Paleoekologia zer den azaldu digu Maria Leundak. 'Amarauna'n esplikatu digu nola duela bost mila urte gaur baino ehunka metro batuk gorago iristen zen Auñamendietako basoa. Kontatu digu nola moldatzen diren ikerketa zientifikoak 2.000 metrotik ondo gora egiteko, eta nola mendizaleak ahobete hortz geratzen diren Maria eta bere taldekoak lanerako trepeta xelebreak hartuta paraje haietan ikusten dituztenean. Azaldu digu duela 200 urte izoztutako saguzar bat topatu zutela behin, baina ez dutela espero bi hankakorik topatzea. Eta xehetu digu iraganean gertatutako aldaketa klimatikoak uletreak berebiziko garrantzia duela; horietatik atera daitezkeelako gaurko larrialdi klimatikoak eragin dezakeenaren neurria kalkulatzeko giltzak.
"British Journal of Ecology"k zientzialari gazte batek 2019an idatzitako artikulu onena Maria Leundarena dela ebatzi du. Bernako unibertsitatean ari da lanean Leunda, Alpetako aintziretako sedimentuak ikertzen. Saritutako lana ordea Erdialdeko Pirinioan, Armeñako zirkuan, dagoen A294 koban egin zuten. Hiru eguneko landa lana egin zuten izotz-leizean; hiru urtez aztertu zituzten gero han bildutako laginak.