Itxi

Amarauna

Gizarte bazterketa

Kirolguneetan konfinatutako ehunka pertsonen etorkizuna airean

Hiritarron Harrera Sareko Garazi Montuschik eta CARITASeko Joseba Gaiak Donostia eta Bilboko egoerak aztertu dituzte. Ehunka pertsona kalean ez uztea borondate politikoaren baitan dagoela uste dute.

  • Gazte etorkin bat Donostian

    Gazte etorkin bat Donostian

    16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Konfinamendua ezarri ahala kalean edo baztertuta zeudenei ostatu emateko guneak atondu dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herri handi gehienetan. Horrek bazterkeria pairatzen duen jende taldearen neurria ikusrazi duela diote Hiritarron Harrera Sareko Garazi Montuschik eta CARITASeko Joseba Gaiak. Donostian, larrien, 350en bat pertsonako taldea dagoela kalkulatu du Hiritarron Harrera Sareak, eta 'Ez itzazue kalean utzi' kanpaina abian du, premia gorrian dauden pertsona horiei irtenbide iraunkor bat eman diezaieten esijituz.

Joseba Gaiak azpimarratu du itzelezko lana egin dela azpiegiturak egokitzeko eta, zailtasunak zailtasun, uste baino hobeto joan direla azkne bi hilabeteak. Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko partida bat onartu duela eta Bilbon zenbatu dituzten 600 lagun ingururentzat -eta EAEko gainontzeko hirigunetakoentzat- irtenbide bat finantzateko dirua badagoela, "urte amaierara arte behintzat". Bilboko udala “irteera eta normalkuntza plan bat” diseinatzen ari dela ere esan du Gaiak, eta bazterkerian dauden pertsonekin lan egiten duten elkarteei proposamenak eskatu dizkietela.