Amarauna
'Paradisuan' konfinatuta
"Askatasun sentipena dugu Montanan. Handia da, basatia da, eta jende gutxi dago"
Ibai ekologian aditua da Maite Arroita. Doktoretza osteko ikerketa Mendi Harritsuetan burutu du, Polson herrian. Konfinamenduak paraje zoragarri batean harrapatu izana probesten ahalegindu da ordutik.
-
Maite Arroita biologoa, Montanan (AEBetan)
20:42 min
Lagun berezi batekin 4000 kilometroko road-trip bat hastekoa zen New Yorkerantz. Handik Australiara joan eta irla erraldoi hura esploratzeko asmoa zuen. Gero Andeetan barrena ibiltzekoa zen, garaitsu honetan Euskal herrira itzultzeko. Konfoinamenduak bizialdiko bidaia behar zuena zapuztu dio Maite Arroitari. Berak soseguz onartu du egoera berria, eta Mendi Harritsuetako herri koxkor batean egotearen abantailez gozatu du. Polsonen "arnasa hartu daiteke" kontatu du Amaraunan. Basabizitza ere harrigarri hurbil dutela kontatu du: "Hartzengandik babesteko esprai babesgarria hartuta joaten gara korrika egitera".