Amarauna
Herriko bozak - Urepel
"Konfinamenduak mendiguneetako herri ttipien alde inarrolsadi bat ekarriko du"
"Lagunek bultzata" eta "talde lanean" aritzeko baldintzan onartu du Xole Airek Urepelgo auzapez izatea. Kargua hartu berritan hitz egin digu.
-
Xole Aire, Urepelgo auzapeza
8:14 min
Urepel husten ari delako kezkatuta azaldu da Xole Aire, herriko auzapez berria: "Ibarrean baditugu 200 etxe hutsik, alimaleko andana; zenbait karrikatan %80". Datozen sei urteotarako helburu nagusia ere argi du Xabadorreneako Xolek: Jendea erakartzea, "ez asteburuetan etorriko den jendearekin, hemen bizia egingo dutenekin baizik". Egunero "zelaietatik" Urepel ingurura lanera joaten den 100 lagun behintzat badirela zehaztu du. "Lan aukerak badira, eta pertsona horiek bertan geratzeko desafioa altxatu nahi dugu".