Itxi

Amarauna

Pandemia eta kazetaritza

Kazetaritza laguntzeko Googlen larrialdiko funtsetik 15.000 dolar jasoko ditu NAIZek

Iñaki Altuna NAIZeko zuzendariak azaldu ditu Kaliforniako konpainiak laguntzak emateko ezarri dituen kriterioak eta prozedurak.

  • Iñaki Altuna, NAIZeko zuzendaria

    Iñaki Altuna, NAIZeko zuzendaria

    11:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mundu osoko hedabide txiki eta ertainek egindako 12.000 eskaera inguru jaso ditu Googlek. Kaliforniako konpainia hasi da iragartzen zein mediori emango dien laguntza. Euskal Herriko hiru talderen eskaerak, ebhintzat, onartu dituzte. NAIZ, MEDIABASK eta GOIENAri diru ekarpena egingo die Googlek, beren kazetaritza proiektuei eutsi diezaieten.

Iñaki Altuna NAIZeko zuzendariak azaldu du Google-ek egindako deialdira ez ezik Facebook-ek egindakora ere aurkeztu zutela eskaera. 'Google-en erabakia 'ezustean' jaso dutela adierazi du, eta, beste komunikabide askori bezala, NAIZi "pandemiak arazo logistiko eta ekonomikoak" ekarri dizkiola azaldu du, publizitate eta  harpidedun galeran adibidez.