Itxi

Amarauna

Lucia Lacarra

"Barra eta linoleoa erosita etxeko salan aritu naiz entseatzen"

Lucia Lacarra Mathew Goldingekin irailean Alemaniako Dortmunden estrenatuko duen obra prestatzen ari da. COVID-19ak baldintzatutako egoerara bete-betean egokitzen den lana da.

  • Lucia Lacarra

    Lucia Lacarra

    22:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lucia Lacarrak Zumaian, bere jaioterrian pasa du itxialdia, Alemaniatik etorrita. Luze joko zuela ikusita azkenean, barra eta linoleoa erosi ditu eta etxeko salan egin ditu entsaioak. Izan ere,iIrailaren 19an Dortmundten ipini diete estreno eguna. Pozik dago Lucia Lacarra Mathew Goldingekin batera obra berria estrenatzeko, nahiz eta oraindik sorkuntzan ari diren, Lucia Lacarrarentzat ez baitago ezer hoberik, eskenatokira igo eta dantza egitea baino. COVID-19ak eraginda, eserleku asko hutsik utzi beharko dira, baina horrek ez dio inporta Zumaiako dantzariari, berari 2000 lagunen aurrean, edo 20ren aurrean dantza egin, berdin dio.