Amarauna
Azpiegiturak
Ezinegona sortu du Lesakan hamaika haize errota jartzeko proiektuak
Lesakako udala proiektuaren aurka azaldu da "Lesaka eta lesakarrak kontuan hartu gabe egin dutelako". Proiektuak jomugan duen inguruneko bizilagunek Endara Bizirik plataforma sortu dute.
-
Lesakako ikuspegi orokorra
22:29 min
Nafarroako gobernuak izapideak hasi ditu Nordex Energy Spain konpainiak Lesakako mendialdean, Auzoberri inguruan, eraiki nahi duen parke eolikoaren proiektuaz aurretiko kontsulta epea irekiz. Albisteak egonezin handia sortu du Lesakan, Bortzirietan oro har, eta mugakide dituen Gipuzkoako herrietan, Oiartzunen eta Irunen adibidez.
Ladis Satrustegi Lesakako alkateak udalean dauden bi taldeak proiektuaren aurka daudela esan du eta alegazioak prestatzen hasi direla jadanik.
Proiektuaren berri jakin eta hagitz agudo, bizpahiru egunean, sortu zuten Endara Bizirik plataforma Auzoberrin bizi diren herritarrek. Bidasoa ibaitik Aiako Harrirainoko mendialdean hiru haize errota lerro eraiki nahi dituzte eta hainbat baserri auzo daude inguruan. Ekosistemari, ondareari, eta, batik bat, bertan bizi diren pertsonei egingo lioketen kaltea azpimarratu du Endara Bizirik taldeko Aritz Lazkanok.