Itxi

Amarauna

Andoni Egaña Aurrekoz Atzera

Ume aterkidunek, ensaladilaren berriemaileek eta entziklopediek pena ematen dute.

Andoni Egañak pena ematen dioten gauzen zerrenda osatu du irratiurteko azken zutabean. Aurrenengoz praka motzak jazten dituzten gizon edadetuez eta tokia gordetzen jartzen dituztenez ere akordatu da.

  • Ume bat aterkia eskutan makurtuta potzuari begira

    me bat aterkia eskuan duela makurtuta potzu bati begira

    4:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pena ematen dioten gauzez jardun du Egañak Aurrekoz Atzeran. Garai bateko entziklopedia estimazio handikoak konfinamenduan koska bihurtu dira, giharreak zailtzeko gimnasio txiki 38 zentimetroan gora eta behera ibiltzeko, eta pena ematen diote. Telebistako albistegietan berriz, maiz joaten dira kazetariak ekitaldi hutsalak kontatzera auskalo nongo puntara eta eskuekin imintzio neurrigabeak eginez ematen dute haien berri, ensaladila txapelketez adibidez. Horiek ere pena ematen diote Egañari, adio esaten hasi eta bukatzen ez duenek bezalaxe.