Hala bota omen zituen Iñaki Eizmendi 'Basarri'k 1943ko ekainaren azken astean, Afrikatik etxera bueltan zenean. "Zein bertso bota zituen ez dakigu", esan digu Andoni Egañak, "onenak haizeak" eramaten baititu. Eta 'Gernikako Txikiketari' izenburupean jarritakoak ekarri dizkigu gogora.
Laurogeitaka urteko aitonak esperimentua egin nahi zuen: haur bihurtu. Gizakiak hiru aro izaten baititu, gamelua lehenik, leoia gero eta haurra azkenik, hori zioen Nietzschek
Andoni Egañaren zutabea Iñigo Urkullu lehendakariaren Eguberriko zorion agurraz. Hitz bat falta dela aipatzen du, nabarmena dela gazteleraz pentsatu eta gero euskarara itzuli dutela.
Andoni Egañaren zutabea epaileek zigortutako errugabeez, " El crimen de cuenca" filma bi urtez bahituta edukitzea erabaki zuten epaileez eta Dob Dylanen Hurricane kantak kontatzen duen kasuaz. Epaileen aginpide demasaz egin du gogoeta.
"Artista hori egin duena ez, entenditzen duena da artista" esan omen zuen Lazkao Txikik. Banskyk berriz, artea ernegatua lasaitu eta lasai dagoena aztoratzeko dela. Hondalea 5 milioi euro, asko ote?
Andoni Egañaren istorio honetan Tomas Gros izango da botereduna, Donostiako Gros auzoa eraiki zuen ahalduna. Bilintx boterearen menpeko, Donostiako zaldi zabor biltzaileari bertsoak jarri zizkiona.
Oinpean harri txintxarra izanda denok gaitasun oso desberdina dugu aurrera egiteko. Erresilientzia ere hori da: bizi dugun pandemia egoran, egokitu eta aurrera egiteko ahala.
Mehea asko estimatzen jendartean bizi gara, denak behar du mehe eta hortik,Txikigarria noiznahi erabiltzen dugu jendarte mehe-zale eta umetu honetan. Txostentxo batez kaleratuko dute langilea ere.
Gustuko ditu behar bezala emandako kokotekoak. Umoreak erasorako zein defentsarako armadak adina indar duela erakusten dute, xaxatu zaituenaren lerroetara zuzendutako kainoikadak dira eta berentzat.
Andoni Egañak pena ematen dioten gauzen zerrenda osatu du irratiurteko azken zutabean. Aurrenengoz praka motzak jazten dituzten gizon edadetuez eta tokia gordetzen jartzen dituztenez ere akordatu da.
Pazientzia liburua balitz "Bitartean heldu eskutik" litzateke bere ustean. Pazientzia bitartean jardutea da, itxoiten ari garela zerbaitetan aritzea, sukaldean, kirolean edo irakurtzen.
Andoni Egañak kontatu du 'Atzekoz aurrera'. Oinarrizko jharduerak ez direnak ere ari dira lanean, hil ala bizikoak izan gabe. Nola ez da ariko Perez Sagutxoa?
Zortzigarren kantatzea egokitzen zaionak hiru ordu laurden egon behar izaten du zain kartzelan gutxi gorabehera. Tarte horretako pentsamendu, keinu eta burutazioak kontatu ditu Egañak zutabean.
Andoni Egañak lantegian agintzen duten erdi bideko kargudunez egin du gogoeta bere zutabean. Nagusi eta beharginen artean dagoena gastro potera joaten da pintxo potera beharrean.
'Zaharra zara zure bizitzako kontu garrantzitsu denak aspaldi gertatu zirela jabetzen zarenean eta gaztea zara datorren ostiralak hurrengo 30 urteek baino gehiago inporta dizun bitartean'.
Santa Zezili eguna izan zen iragan osteguna, eta haren benetako historia zein izan zen kontatu digu Andoni Egañak: hitz baten esanahiak egin zuen musikarien zaindari Zezilia izeneko emakume hura.