Amarauna
Muga pasan Iparralde hegoalde
Muga pasan Katti Pochelu, Lander Garro eta Thierry Biscary Iparralde eta Hegoaldeaz
Hazpandarra, Oreretakoa eta Anhauzekoak dira izatez, bizi ordea Errenderian, Hendaian eta Donostian bizi dira eta hirurekin jarri gara Espainia eta Frantziaren arteko muga kontuei begira.
-
Hatz marka
33:32 min
Mugako kontrolean, aurkezten zuen papera ez zela inoiz poliziak behar zuena kontatu du Thierry Biscaryk konfinamenduko joa- etorriez galdetuta. Lander Garrok berriz, ez du aparteko gorabeherarik izan, aurrenengo mundukoen endredutxoa izan da berarentzat muga pasatzeko itxoin beharra eta paperak eskatzea. Katti Pochelu eta biak oroitu dira egunotan paperik ez dutenekin, egunero bizi dutena denez. Hazparne eta Azpeitia ahaidetuta daudenez, hegoaldera joaten zen Katti umetan, eta halatsu, Thierry Lizarrara joaten zen Anhauzetik, Lizarra Estella zen garaian.
Landerrek umetan ikastolatik Zuberoara joaten zirenean erabat harrituta geratzen zirela dio, hizkuntza bera hitz egin arren, ez zutelako inolako zerikusik haien izateko erak, kulturak eta baloreek. Katti Iruñera joan zen gaztelera ikastera, Erasmus programa baliatuta eta Hazparnen bertan, askok euskeraz entzun eta gazteleraz ari dela pentsatzen dutela ere kontatu du. Landerri berriz, deigarria egiten zaio zenbat jende dagoen Iparraldean erabat kokatu gabe bizi dena, Pays Basque zer den ere ez dakiena. Hauek eta beste makina bat istorio kontatu dituzte Iparraldea eta Hegoaldeari eskainitako tartean. Euskal Herriaren alde eta kontra aritu dira 'Amarauna' saioko aurrenengo Muga Pasan tartean.