Itxi

Amarauna

Hauteskundeak

Uztailaren 12rako jarraibideak: gela, maskara derrigor eta, ahal dela, botoa etxetik

Iñigo Olano arduratzen da Donostiako hauteslekuen kudeaketaz. COVID-19a dela eta zein egokitzapen egin behar izan dituzten kontatu digu

  • Hauteslekuek ezohiko itxura izango du bihar

    Hauteslekuek ezohiko itxura izango dute bihar

    13:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uztailaren 12ko hauteskundeei begira eta koronabirusa dela eta, neurri bereziak hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslekuetan.

Mahaikideentzat bi maskara mota egongo dira eta botoak zenbatzeko nitrilozko eskularruak izango dituzte. Botoa ematera doazenek berriz, maskara eraman beharko dute etxetik. Hauteslekuan sartzerakoan eta irteterakoan eskuak garbitu beharko dira gelarekin.

Gomendioa botoa etxetik eramatea da, baina kabinak egongo dira hauteslekuetan. Gortinarik gabe, baina botoaren izaera sekretua bermatzeko moduan jarrita.