Amarauna
Maria Intxaustegi
81 egun belaontzi batean konfinatuta
Ushuaiako uretan harrapatu zuen pandemiak Maria Intxaustegi. Lur hartu ezinik, belaontziko kapitainak Ozeano Atlantikoa gurutzatzea erabaki zuen, ontziaren jatorrizko herrialderaino, Herbehetaraino.
-
Maria Intxaustegi
19:51 min
Maria Intxaustegi donostiarra urpeko arkeologoa da eta ontzien historialaria. Doktorego tesia amaitzen ari da ehun, erdi aroaren, aro berriaren eta Amerikaren historia sailean…. Aro berrian urperatutako ontziak dira bere espezialitatea. Eta espedizio honetan, Antartika zuten helburu, eta bera zen espedizioaren gidari. 81 egun behar izan zituzten, Ushuaiatik Scheveningeneko portura dauden 10.000 itsas milia egiteko.