Itxi

Amarauna

Memoria

Joxe Mari Korta gogoan, hil zuteneko hogeigarren urteurrenean

2008ko abuztuaren 8an erail zuen enpresari arroarra ETAk, euskal gizartea inarrosiz. Atentatua, eta eragin zuen samina, gertutik bizi izan zuten hiru lagunen oroitzapenak bildu dituzte.

  • Joxe Mari Korta, enpresari arroarra

    Joxe Mari Korta, enpresari arroarra

    24:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

20 urte dira ETAk Joxe Mari Korta hil zuela. Egun hura, eta ondorengoak, ez dituzte ahaztuko Ricardo Peña, Gorka Zabaleta, eta Iñaki Ostolaza zumaiarrek. Herriko Alkatea zen orduan Peña; Gorka Zabaleta kazetari gazte bat, bere herria zartatu zuen gertaeraren berri eman behar izan zuena; eta Iñaki Ostoloza, Kortari laguntzera lehenengotakoa iritsi zen langilea, Zumaiako alkate da gaur. Hiruren laguntzarekin osatuko dugu Korta hil zuteneko une hura. Eta ondorena. Garai hartan Euskal Herriak bizi zuen giro latza, eta orduan irekitako zauriek eragindako mina.