Itxi

Amarauna

Artxibategiko altxorrak

Zer ote ziren euskaraz plazaratutako "Gobernu onerako autoak edo aginduak"?

Ramon Martin, Gipuzkoako probintziako artxibo historikoko arduradunak azaldu digunez, "arauak bete behar zirela adierazteko" plazaratzen ziren. Jendeak uler zezan gainera, euskaraz izaten ziren.

  • Ramon Martinek gobernu onerako autoak azaldu dizkigu euskadi Irratiko Amarauna saioan

    Izkrib zaharrak dira Ramon Martinek ekarri dizkigunak.

    21:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gobernuarekin zerikusia duten testuen adibideak ekarri dizkigu Ramon Martinek 'Amarauna' saiora, Gipuzkoako probintziako artxibo historikoko arduradunak. Antzinako gizartea ezagutzeko baliagarri diren testuak dira; egungo udal bandoekin pareka litezkeen agiriak direla esan liteke. Kaleko hizkuntza, ahoz aho zebilena, euskara izaki, eraginkortasunaren irizpideari segiz euskara erabiltzen zuten "Gobernu onerako autoak" edo "publikatak". Adibide zehatzak ere ekarri dizkigu; 1754 urteko Eibarko bat, 1786ko Azpeitiakoa bestea eta hirugarrena Goizuetakoa, 1825ekoa.
Dokumentu horietan etxeratze ordutegiak, edota jokabide araudiak antzeman daitezke, baita ospakizunetako jokabideak, zigorrak... Elizan ezagutarazten zirela ere zehaztu digu Gipuzkoako probintziako artxibo historikoko arduradunak.