Amarauna
Joxe Mari Iparragirre
Urretxutik mundura: Iparragirre berpiztuko duen kontzertua Trinitate plazan
Gorka Hermosa akordeoilariaren ideiaz eta zuzendaritza lanaz, Easo Abesbatza, Gontzal Mendibil, Jon Maia eta Blanchard Strings soka boskotea arituko dira Joxe Mari Iparragirreren musika eskaintzen.
-
Joxe Mari Iparragirre
16:36 min
6 mugimendutako suite koral bat sortu du Gorka Hermosa, Urretxuko akordeolariak. Bi zati izango ditu emanaldiak: lehenean Gorka Hermosak bere bizitza eta Iparragirrerena uztartu ditu, bigarrenean Iparragirreren kantu ezagunak emango dituzte Gontzal Mendibilek toki berezia hartuz. 200 urte dira Joxe Mari Iparragirre jaio zela (1820-08-12) eta une hori iruditu zaio egokia akordeoilariari aspaldiko ametsa betetzeko: Iparragirre omentzeko kontzertua osatzea.