Amarauna
Elikagai ketuak
Izokina, amuarraina, gazta baina baita whiskya edota tekila ere: ketu litezke denak
Kontserbaziorako teknika kutizia izatera pasa da. Hotzean nahiz beroan ketu litezke elikagaiak, zaporea ezezik testura edota kolorea ere itxuraldatuz. Dani Lasak teknika honen argibideak eman dizkigu.
-
Amuarraina zintzilik ketuta.
17:21 min
Erresuma Batuan edota Ameriketako Estatu Batuetan elikagai ketuak soilik eskaintzen dituzten jatetxeak ugarituz doaz. Arrain, okel nahiz gazta dira elikagai keturik ezaguneanak baina gaur egun, whisky, tekila, edota olioa ere ketzen dira lehengaiaren zaporea indartuz.