Itxi

Amarauna

Mugikortasunaren Astea

'Azkarrago ez baina erosoago bai'

Pasai Antxon hirugarren aldiz egin dute aurten bizikleta elektrifikatzen ikasteko tailerra.

  • Bizikleta elektrifikatzeko tailerra Pasai Antxon

    Bizikleta elektrifikatzeko tailerra Pasai Antxon

    14:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

300 euroko kit elektriko batekin edozein bizikleta elektrifikatu dezakegu. Horixe esan digu Ibai Saavedra Pasaiako Udaleko kirol teknikariak. Hortik aurrera aukerak asko zabaltzen -eta garestitzen- dira, baina, hasteko ez dago zertan gehiago gastatu behar. Bizikleta zertarako erabiliko dugun jakin eta horren arabera, norberaren ezaugarri eta beharrak kontuan hartuta ibiltzea erraztuko digun motorra jar diezaiokegu gure bizikletari. Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan udal zerbitzuko triziklo bat elektrifikatu dute. Hamabost lagunek hartu du parte bertan. Saavedrak esan digun moduan, "erosoago mugituko gara eta, batez ere, iritsiko gara hainbat tokitara izerditu gabe eta posible izango dugu gure lanean, adibidez, bulegora iritsi eta lanean hasi, dutxarik gabe", zuzenean bizikletan ibili ostean. Bizikleta elektrifikatu ostean ibili ahal izango gara "azkarrago ez baina erosoago bai", gehitu du. Hain zuzen ere, populazio osoari aukera ematen dio bizikletaren elektrifikazioak, adibidez, adineko jendeari edo euren ezaugarri fisikoengatik, bestela, bizikleta hartzera animatuko ez liratekeenei. Entzun hemen elkarrizketa osorik!