Itxi

Amarauna

Sorginak! erakusketa

'Kultura bat suntsitu nahi baldin bada, emakumea zigortzen da'

EnPoderArte Elkarteak antolatuta, erakusketa azaroaren 1era arte luzatu dute Durangoko Arte eta Historia Museoan

  • Sorginak! erakusketa

    Sorginak! erakusketa

    11:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sorginkeria leporatuta, 250.000 emakume jazarri, salatu, torturatu eta erahil zituzten Europan, XV. eta XVIII. mendeen artean. Errealitate historiko horri buruzko hausnarketa artistikoa ikusgai da Durangoko Arte eta Historia Museoan irailaren hasieratik, Donostiako Okendo Kultur Etxetik pasa ostean. Sorginak! izeneko erakusketa hau EnPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteak antolatu du. Guztira, 42 artistaren obrak daude ikusgai. Eskultura, argazkia, pintura, bideoa, brodatua edo instalazioa dira erabili dituzten euskarriak.

Egileen artean, hainbat herrialdetako sortzaileak. Euren artean Dara Bonino, Sara Beiztegi, Esther Galarza, Leire Kareaga, Txaro Arrazola, Andrea Abalia, Goiuri Aldekoa-Otalora eta Miren Atxaga euskaldunak ere bai. Hain zuzen ere, Miren Atxagarekin mintzatu gara erakusketan bertan. 'Kultura bat suntsitu nahi baldin bada, emakumea zigortzen da', esan digu Atxagak milaka emakumek Euskal Herrian jasandako jazarpena gogoratu duenean. Erakusketan batu dituzten obrak hausnarketa sakon baten osteko sormen prozesuaren emaitzak dira. Sorginen irudi tipiko eta sinplifikatutik harago, egungo errealitateen inguruko itauna ere egiten du erakusketak.