Itxi

Amarauna

Artzainak menditik behera

Udaberritik mendian diren artzainak triste dira beheko ukuiluetara itzultzeko

Jeronimo Nazabal Aralarren eta Jon Etxebarria Gorbean. Udaberritik goi mendietan dira artzain biak. Egonaldi hori oporretan egotea bezala da eurentzat, eta osasuna hobetzeko modua ardientzat.

  • Ardiak mendian behera

    Artaldea mendian behera. wikimedia.org

    11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mendien eta artzainen elkarbizitza estua izaten da udaberritik aurrera. Jeronimo Nazabal maiatzetik Aralarko Kutixao txabolan da eta urriaren amaieran egingo du Oiartzunerako buelta. Jon Etxebarria eta Puy Arrieta Gorbeatik bueltan Zeanuriko Ipiñaburura itzuliko da, han artaldearen zati bat utzi eta beste zatia Araiako larreetara eramango dute. Urtarrilean arkumeak iritsiko zaizkie eta gero gazta egiteko garaia etorriko da. Jeronimo Nazabalek esnetegira salduko du esnea eta gazta kopuru txiki bat egin.