Amarauna
Tekno-nekatuta ez bukatzeko
Sare sozialetan zeure buruaren kontrola berreskuratzeko aholkuak
GORKA OTAEGI
"Tekno-nekatuta" ez bukatzeko aholkuak eman dizkigute Libe Mimenza eta Egoitz Gonzalez blogariek.
-
"Tekno-nekatuta" bukatzen al duzu?
31:25 min
Urrats praktiko eta errazak dira, teknologiak eragiten duen antsietatea saihestu, lanetik deskonektatu eta bizi kalitatea hobetzen lagun diezaguketenak. Horietako batzuk Netflix plataformaren The Social Dilemma dokumental ezagunetik atera ditu Egoitz Gonzalezek.
Adimen artifizialak gure aurpegiak ikustean zer interpretatzen duen ere esperimentatu dugu Libe Mimenzak ekarritako aplikazioan. Zein datu ateratzen ote dizkigu adimen artifizialak aurpegia soilik ikusita?
Erantzunak eskuratzeko, entzun aste honetako ordu digitala.