Itxi

Amarauna

Hauteskundeak

Ameriketako Estatu Batuak: bi mundu, zuri ala beltz

AEBetako hauteskundeen atariko, Trumpen alde hitz egin digu Aitor Iñarra donostiarrak. Antton Egiguren apaiz bidaniarrak, berriz, aldaketa nahi du.

  • Trump eta Biden

    Trump eta Biden

    26:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela lau urte Trumpen alde egin zuen Antton Egigurenek. "Politikarien ustelkeria eta egoismorik gabe" zetorren hautagaia iruditu zitzaion. Orain berriz, agindutako gauza gehienak ez dituela bete ikusten du, osasun arloan, azpiegituretan... Gizartea zatitu egin duela uste du gainera, eta "desilusioa" eragin dio.

Aitor Iñarrak berriz, AEBetako politikariak "ustelak" direla dio eta "salbatzen" den bakarra Trump iruditzen zaio. "Alderdiek jasotzen duten finantziazioa ikusi besterik ez dago", dio. Biden eta demokratak enpresa handien interesen mende ikusten ditu, Trump aldiz, hautagai independentetzat dauka.

Arrazakeriaren inguruan eta osasun sistemaz iritzi kontrajarriak agertu dizkigute. Iñarrak Trump ez dela arrazista esateko haren ekintzak nabarmendu dizkigu, Egigurenek berriz, beltzek eta latinoek bizi duten egoera salatu du.

Eta emaitzak jakin eta ondorengo balizko egoeraz ere adostasunik ez: Iñarraren esanetan, Trumpek irabazten badu "kaleak erreko dituzte eta jende asko hilko dute". Egigurenen iritziz aldiz, Trumpek galtzen badu ez du ameto emango eta uste du Auzitegi Gorenean azkena izandako aldaketarekin "eskatzen duena" lortu ahal izango duela.