Itxi

Amarauna

SOS KARRANTZA

"Gogorra da oso gertukoak laguntzen ditugunean, baina beti ateratzen dugu indarra"

Sos Karrantza izeneko babes zibileko boluntario taldea bertatik bertara ezagutu du Amaraunak. Duela 25 urte sortu zuten taldea; orain, egoitza eraberritzen ari dira eta kide berriak batu zaizkie.

  • SOS Karrantzako lantaldearekin egon da Amarauna

    SOS Karrantzako lantaldearekin egon da Amarauna. Argazkia: EiTB

    23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mugako beste herrietatik oso aldendua dago Karrantza. Horregatik, larrialdiren bat gertatuz gero, bertako herritarrak erreskateak egiteko prest eta prestatuak egotea funtsezkoa da; Larrialdi Zerbitzuak iritsi bitartean egin dezaketen lana hil ala bizikoa izan baitaiteke. Sos Karrantzak egiten duen lana eta egun egiten ari diren aldaketan ezagutu nahi izan ditugu bertatik bertara, "Amarauna" saioan. 

Bertan lanean aritzen direnekin egin dugu hitzordua: Sergio Fernandez SOS Karrantzako boluntario beteranoa da eta 2014tik idazkaria. Ana Zarate, Karrantzako taldean hasi da orain, baina urtetako eperientzia du lan horietan. Horrez gain, Michel eta Nur ezagutu ditugu; izan ere, Karrantzako taldeak badu berezitasun bat, lau hanketako eta isatsa duen kide berria du. SOS Karrantzaren iragana eta etorkizuna ezagutzeaz gain, lanean ere jarri ditugu.