Itxi

Amarauna

A. Aginagalde epidemiologoa

"Ez da zuhurra pentsatzea Gabonetan neurriak malgutu ahal izango ditugula"

Adrian Aginagaldek dio epidemiologoek beti eskenatoki okerrenean jarri behar dutela eta bere esanetan "ziurrena da pentsatzea Eguberrietan transmisioaren azelerazio nabarmen bat gertatuko dela".

  • Koronabirusa.

    Koronabirusa.

    23:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Negu gogor eta luzea aurreikusi du "Amarauna" saioan Adrian Aginagalde Osasun Publikoko Kantabriako Behatokiko zuzendari eta Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoko ikerlariak. Gripearekin gertatu izan dena du horretarako erreferentzia. Ez du ulertzen prebisioak egiterakoan aurretik gertatutakoa ekuazioan ez sartzea, "arnas aparatuko infekzio akutuek jokaera antzekoa" izaten baitute.

Bestalde, Aginagalderen ustez Nafarroako azken datuek erakusten dute erakundeak hartzen ari diren neurriek eraginkortasuna badutela. "Baina neurriak ezin dira bat-batean, hilabete batetik bestera malgutu" ohartarazi digu, "konstante mantendu behar dira epe batean", erietxeetan ere eragina ikusteko.

Inzidentzia mailari begiratzea, askotan "tranpa" izaten dela azaldu digu, udan gertatu bezala birusa ez zegoela gure artean pentsatzeko arriskua baitu. Aginagalderen esanetan, bilakaera ikusteko positibotasun tasari jarri behar zaio arreta berezia. Baita kasu bakoitzeko kontaktu kopuruari eta kutsatze esparruari ere. Azken horri lotuta, non kutsatu diren ez dakiten askori sintomak hasi baino bost egun lehenango non ibili diren galdezka hasi eta merkataritza-gune, taberna eta jatetxeetan izan direla ikusi dute. "Leku itxiak dira, aire bentilazioa txikiagoa da, maskara gabe egoten gara jaterakoan edota edaterakoan, eta erlaxatuago egoten gara, ondokoekin kontaktu gehiago izaten dugu, eta ez da beste esparru hotz batzuk bezalakoa. Horrek badirudi erraztu egiten duela transmisioa".

Azkenik, ez du etxeko konfinamendua baztertu, baina "nik espero dut adierazle epidemiologikoetan ikusten ari garen nolabaiteko desazelerazio txikiak, eremu asistentzialean ere eragina izatea eta baimentzea etxeko konfinamenduaren neurria hartu beharrik ez izatea".