Publizitatea
Itxi

2020/12/05

14:58

Amarauna

Ibilbide biografikoa

Lete antzerkilariaz, Lete kantariaz, Lete poetaz, Lete bertsozaleaz... Xabier Letez

Hil zela 10 urte bete berritan sortzailearen bizitza eta obra ezagutzeko ibilbidea egin dute Oiartzunen, "Hitzen Lihoa" elkarteak antolatuta.

  • Xabier Leteren inguruko ibilbide biografikoko une bat.

    Xabier Leteren inguruko ibilbide biografikoko une bat. Argazkia: EITB

    24:15 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gizon poliedrikoa izan zen oiartzuarra. Alderdi asko zituena. Eta guztien errepasoa egin dute Oiartzunen, Eider Bergaretxek gidatuta.

Leterekin harreman zuzena izan zuten edo haren bizitza eta figura ondo ezagutzen duten lagunek eta herriko artistek hartu dute parte.

Arantxa arrebak eta Eugenio Arozenak antzerkian ibili ziren garaiko pasarteak ekarri dituzte gogora eta Oier Guillan eta Lohizune Telletxeak egin dute antzerkia.

Oihana Lekuona Letek Lekuonatarrekin izandako harremanaz aritu da eta Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxe Leon Amigorenak "Errota Zahar Maitea" kanta eskaini dute.

Jon Martinek Letek bertsolaritzari egindako ekarpena nabarmendu du eta bertsotan aritu da, Alaia arrebarekin batera.

Zazpi geldialdiko ibilbidea prestatu dute eta hirutan izan da "Amarauna".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena